Ordua galdetze hutsak sortutako gora beherak izan dituzte gaurkoan hizpide Ainhoa Lasak eta Nekane Zinkunegik. Kalean “ze ordu da?” galdetu batek, besteak “eeeh?” erantzun, eta lehen hiztunak automatikoki gaztelaniara salto egin izana hartu dute abiapuntu modura. Egin kontu atalean, berriz, GPSa euskaraz jartzeko argibideak eskaini ditu Ainhoak