Ostegunero gisa, Info7ko estudioetatik izan da gaurkoan entzungai Zebrabidea, eta Boltxebike aldizkariko Kanitok kutxekin gertatzen ari denari egindako kritikarekin abiatu da saioa. Jarraian Inaxio Esnaolak ekarri dizkigu aste honetako musika gomendioak, eta TasTas irratiko Iñigoren eskutik jasotako Bizkaiko korrespontsaliarekin amaitu da lehen zatia. Aktualitate informatiboaren ostean, Libe Boterok kale-eskulturez eginiko kolaborazioa izan dugu entzungai Artearen txokoan. Jarraian, ZUGA Zumaiako Gazte Asanbladako Maddi Gallastegi elkarrizketatu dugu, ZUGAren zazpigarren urtemugako ospakizunen berri jasotzeko. Ondoren, Oñatiko gaztetxeko Ander Lizarralderekin hitz egin dugu azaroaren 29tik abenduaren 2ra Bergarako gaztetxean egingo diren Debagoieneko Gaztetxeen IV Jardunaldien berri. Amaitzeko, Estibalitz Esteibarrek bertsolaritzaren inguruan nabarmendutako ekimenak izan ditugu entzungai.