“Bi hizkuntza jakinda, edukazio txarrekoa da euskaraz hitz egitea ulertzen ez duen jendea badago”. Ados al zaude baieztapen horrekin entzule? Ainhoa Lasak eta Nekane Zinkunegi horixe hartu dute gaurko saioko abiapuntu modura. Egin kontu atalean, berriz, Gipuzkoako Foru Aldundiko Euskara Zuzendari Zigor Etxeburua elkarrizketatu dute, gaur aurkeztutako Ika-Mizka ekimenaz hitz egiteko.