Begira zer esan zion erizain batek medikuarenera joandako haur bati, “Hola, ¿Qué te pasa? Cuéntame lo que te pasa…”. Haurrak, ez zion ulertu nonbait eta isilik geratu zen. Haurraren amak orduan: “Maren, esaiozu zer gertatu zaizun…”; eta erizainaren erreakzioa: “Ui, ¿pero esta niña es adoptada?”. Halaxe dago euskal osasungintza entzuleok. Gertaera hori hartu dute abiapuntu modura NOLA ENTZUN HALA ERANTZUN atalean gaurkoan Ainhoa Lasak eta Nekane Zinkunegik. EGIN KONTU-n, berriz, hainbat euskara mailatako irakurleentzako moduko liburu gomendioak egin dizkie Ane Agirregomezkortak.