Gaur gauean euri koska etorriko zaigu eta euri giroan zabalduko da eguna. Haize nahasiak bolada batean ipar-mendebaldetik joko du, giroa dezente petralduz. Hala ere, tenperatura az da asko jaitsiko. Arratsaldean lainoak bakandu eta atertu egingo du. Hobekuntzatxoa nabarituko dugu, beraz, eguerditik aurrera. Horrenbestez, gaurko petralaldia ez da asko nabarmenduko.
Bihar hego haize suabea eta tenperatura gorantz. Zerua garbi samar mantenduko da, eguzkiren presentzia sumatuko dugularik. Borrasken tarteko antizikloi txikiak ederki babestuko gaitu, eguraldi gustagarria gauzatuz. Txukun eta epel Euskal Herri osoan.