Osteguneroko modura, Kanitorekin asteari begira hasi da gaurko Zebrabidea. Urtarrilaren 12ko manifestazioa, CAN auzia eta Maliko gatazka errepasatu ditugu berarekin. Ondoren, Saioa Gauilunakek ekarri dizkigu musikaren tarteko kontuak, eta TasTas irratiko Iñigorekin errepasatu dugu Bizkaia aldeko aktualitatea. Saioaren bigarren zatian, Odei Barroso elkarrizketatu dugu lehenik, 2zio rap taldeko kidea, eta euren lehen diskoaren inguruan hitz egin digu berak. Bigarren elkarrizketatua, berriz, Pantxika Telleria izan da, Elirale dantza konpainiako koreografoa. Azken honek, bihar Saran estreinatuko den “H” ikuskizunaren nondik norakoak kontatu dizkigu.