Egunsentian hodei koska izango dugu parean eta laster batean berriro ere euri bolada jasan beharko dugu. Gaur eguerditik bihar eguerdira dezente botako du, baina euritan izango da goietan ere. Tenperatura apur bat igoko da. Haizeak hego sartaldetik joko du leun samar eta gauean iparretik jarriko da. Gaur behintzat euri eguna eta giro bustia. Bihar, txarrera. Goizean haizea hego sartaldetik eta ateri samar. Gero haizea mendebaldetik edo ipar mendebaldetik zakar antzean ibiliko da eta euria xaxatuko du. Hodei zama lodia goietan. Depresioak ekialderantz egin ahala haize iparretik jarriko da, petral.