7 urte bete ditu Info7 irratiak! 7 urte hauetan aunitz dira gurean izan ditugun kolaboratzaileak, aunitz gure mikroetatik pasa diren ahotsak, eta aunitz ere, gure uhinetan zabaldu diren saioak. Horiek guztiak errepasatu ditugu gaur gurean. Gainera, info7n 7 urte bete ditugula ospatzeko lehiaketa bat jarri dugu martxan: Londres, Amsterdam, Paris edo Erromara muxutruk joan nahi duzu? Sar zaitez gure facebookeko orrialdean eta parte hartu lehiaketan!