“Berrogei urte herrian, eta oraindik ez du ikasi” VS “Bai, baina hori iritsi berria da. Denborarekin ikasiko du”. Batzuei bai eta besteei ez? Euskaradunak ez direnen artean ezartzen ditugun mailaketez mintzatu dira gaurkoan Ainhoa Lasa eta Nekane Zinkunegi NOLA ENTZUN HALA ERANTZUN atalean. EGIN KONTU tartean, berriz, Larraitz Madinabeitiak azaldu dizkie lan arloa euskalduntzeko dauden trebakuntzak.