Info7 irratian ostegunero ohi dugunez, Kanitorekin asteari begira hasi dugu gaurko Zebrabidea ere, azken egunotako aktualitatearen errepaso kritikoa eginez. Jarraian, Saioa Gauilunakek ekarri dizkigu musikaren tarteko zitak eta doinu nabarmenduak. Bizkaia aldeko aktualitatea errepasatzeaz, berriz, TasTas irratiko iñigo arduratu da gaurkoan ere. Saioaren bigarren zatian, Libe Botero arduratu da artearen txokoan kale eskulturez hitz egiteaz. Elkarrizketaren atalean, mahai inguru bat izan dugu gaurkoan. Arrosa sareak martxoaren 2rako Zarautzen antolatu dituen jardunaldien inguruan mintzatu baikara Kontrako Eztarrixeko Jonekin, Halabediko Gaizkarekin eta Antxetako Aitziberrekin. Amaitzeko, iritziaren tartean, Azaitz Gartziaren hausnarketa izan dugu entzungai.