Ekaitz Etxezarretaren Kaleko Mobidan Gotzon Hermosillaren “Barakaldo Revienta: Historia secreta del punk rock en Barakaldo 1979-2010” liburua eta Gerrarte Kids fanzinearen 3. zenbakia aurkeztu da. Bestetik, Vomito punk rock records zigiluak kaleratuko duen “Bilbao, Mierda & Rock’n’Roll” bildumaren aurrerapena, HardFlip hardcore taldearen demo-aurrerapena eta UVPR zigiluak ateratako “The Fanatiques”, “Lions Law” eta “Old Firm Casuals-The Headliners”-en azken hiru EP-ak entzun dira. Hau guztia agenda, kronikaz eta berriz lagundua.