Gaur busti antza goizean, ipar ukituko haize geldiarekin, baina laino maskalak deseginez, itxuroso geratuko da eguerdirako. Hego ukitua hartuko du haizeak, eta sekulako garbiketa egingo du, giroari aldaketa nabarmena eraginaz. Eguzkiak ere esku hartuko du giroa goxatzen. Antizikloia geure parean jarriko da, eta egun batzuetarako eguraldi ona bermatuko digu.
Bihar hego-ekialdeko haize leunak kutsu atsegina emango dio eguraldiari. Egunsentiko hodei geruzatxoak izotzetik babestuko gaitu, eta tenperatura maximoa dezente gorago. Erabat garbi geratuko da gero, eta eguzkiak ere ederki alaitu eta goxatuko ditu bazterrak.