“Ulertuko ez didalakoan, nekatu egiten naiz euskaraz hizketan”, “Hitz egin duzu berarekin horretaz?”, “Ez…”. Nola jakingo dugu orduan, zer pentsatzen duen beste hiztunak guk euskaraz hitz egitearen inguruan? Horixe izan dute hizpide Ainhoa Lasak eta Nekane Zinkunegik gaurko NOLA ENTZUN HALA ERANTZUN atalean. Egokiena hiztunen artean hitz egin eta negoziatzea dela ondorioztatu dute. EGIN KONTU tartean, berriz, Aritz Larreta izan da gaurko gonbidatua, eta honek, euskal udalekuen berri eman du.