Greziaz hitz egin dugu oraingoan Munduraman. Mugimendu anarkista geroz eta indar eta presentzia handiagoa ari da lortzen bertan. Aldi berean, estatuaren eta indar faxisten errepresio geroz eta bortitzagoari egin behar diote aurre. Mugimenduko bi kidek azaldu digute zein den bizi duten egoera. Lan munduan, Tesalonikako Vio.Me lantegiko langileek, bi urte soldatak kobretu gabe eman ondoren, lantegia okupatu eta autogestionatzeari ekin diote. Bertako elkartasun iniziatibako kide den Theodoros Karyotisekin hitz egin dugu. Arlo sindikalean ere aldaketa handiak ari dira izaten. Alderdiek kontrolatutako sindikatu handiak indarra galtzen ari diren bitartean, sindikatu konbatibo txikiagoak sortzen ari dira. ESE, Greziako Batasun Sindikal Libertarioko Angel izan dugu gurekin.
Ondoren, tertulia Txente Rekondo eta Carlos Aznaresekin. Gaiak: Ekuadorko hauteskundeen emaitzak, Israelgo X presoa, eta Londresko gobernua Bloody Sunday-eko biktimei ematen ari den kalte-ordainak.