Saio bete-betea izan da gaurko Zebrabidea ere. Lehen atalean ohiko gonbidatuak izan ditugu: Kanito astearen errepasoa egiten, Saioa Baleztena musikaren inguruko kontuekin, eta TasTas irratiko Iñigo Bizkaiako aktualitatearen berri ematen. Bigarren zatian, Euskalbirusa elkarteko koordinatzaile Amaia Arriaga elkarrizketatu dugu lehenik, Ermuako Berbetan jardunaldien inguruan hitz egin dugu berarekin. Ondoren, Pili Alvarezengana jo dugu, eta honek gaztetxeetako genero harremanen inguruan egin duen ikerketaren nondik norakoak jakinarazi dizkigu. Amaitzeko, Ana Unhassobiscay izan da gure artean, eta Ipar Euskal Herriko gazte dinamika berriaz aritu gara berarekin.