Gaur euri giroan goizetik iluntzera; barra-barra botako du mendebal haize nahasiarekin. Arratsaldean ipar ukitua hartuko du eta tenperatura beheranzko joeran jarriko da. Iluntze aldera atertu egingo du, baina tenperaturak beherako jauzi handia emango du. Lurralde osoa zeropean geratuko da eta hurrengo egunetan elur-lapatxa egingo du itsasertzeraino.
Bihar ipar-ekialdeko haizeak lurralde osoa zeropean jarriko du. Lainoak pilatuko dira kostaldean, baina ezer bota gabe. Ipar parteko mendi maldetan pilatuko diren elur keldoak edo lantxurda pixka bat utz dezakete leku horietan. Zeropean, baina izotzik ez da sortuko.