Langabeziak gora egin du etengabe azken urteetan Sakanan, gazteen artean, erdiak baino gehiago ez du lanik, eta hamaika dira azken urteetan itxi egin diren enpresak. GAMESA: UFESA, DINESCON, REDINDSA, ISPHORDIN… eta orain, SUNSUNDEGIKO langileak dira kolokan daudenak, 400 daude kaleratzear. LAB sindikatuak “desertifikazio industrialaz” hitz egin du maiz, eta Nafar Gobernuari gogoraziko diote Sakana Nafarroa dela, eta ahanzturan ez uzteko. 3 urte langabezian daramantzan Gustavo Uriarterekin  ( ISPHORDIN  HISPANIA itxitako enpresako langile ohia) eta Arantza Ibargoien Metalgintzako LABeko (Sakana) arduradunarekin hitz egin dugu.