Emakumeen kontrako indarkeria aztertzeko ikerketa bat abian jarri du Nafarroako Unibertsitate Publikoak, Europako hainbat herrialderekin elkarlanean. Ikerketa hau, nola, non eta zein helbururekin egingo den azaldu digu Izaskun Anduezak, bera da Nafarroako ikerkuntza-taldearen koordinatzailea. Bizileku eta gizarte laguntza modu bateratuan eskaintzen duten zerbitzuek emakumeen kontrako indarkeria gutxitu dezaketela ikertuko dute. Maiatza aldera publikatuko dira ikerketa honen inguruko lehendabiziko emaitzak.