Ainhoa Azurmendik Avento kirol-gestiorako enpresan egiten du lan. Ohartzen ez bagara ere, kirola eta jendartea oso loturik daude, kirola etengabe baitago aldaketan, errealitate sozialera egokituz. Kirolaren bidez, hamaika dira aztertu daitezkeen gaiak: ekonomia, inmigrazioa, ingurugiroa, hirigintza eta noski, baita generoa ere. Hain justu, kirolean, parekidetasunetik oso urrun gaudela nabarmendu du gurean Azurmendik, asko dagoela egiteko, eta horren abidibe direla, kirol eskaintza, praktika edo  komunikazioa.