Korrikaren hemezortzigarren edizioa ez da gutxiagorako, eta gaur tarte berezia egin nahi izan diote Ainhoa Lasak eta Nekane Zinkunegik Gureaz Blai saioan. Horretarako, hiru gonbidatu izan dituzte telefonoaren beste aldean. Lehenik, AEK-ko bozeramaile Igor Elorduirekin hitz egin dugu, aurtengo edizioaren nondik norakoez. Ondoren, Korrikako furgonetan zihoan Ane Aristiri esker izan dugu euskararen aldeko lasterketarekin zuzeneko konexioa. Amaitzeko, Korrika Agurainera iristeko zain zegoen Ainitzerekin hitz egin dugu. Datozen bi asteetan ez da Gureaz Blairik izango, eta apirilaren 9an itzuliko gara.