Urduñako Udalean egoera ekonomiko larria bizi dutela ez da berria. Bildu-k salatu duenez, aurreko legegintzaldian EAJ-k egindako “kudaketa txarraren” ondorioz, gaur egun egoera “jasangaitza da”. Bakion ere antzeko egoera bizi dute, baina desberdintasun nabarmen batekin; kostaldeko herrian jeltzaleek boterean segitzen dute. Gaur, Urduñako alkatearekin, Karlos Arranzekin eta Bakioko Bilduko zinegotziarekin, Amets Jauregizarrekin hitz egin dugu. Urduñan eta Bakion bizi duten egoeraz mintzatu dira biak.