Kanitok asteari begirako errepasoa eginez hasi digu gaurko Zebrabidea. Jarraian, Saioa Baleztena izan dugu musikaren tartean. Jon Sanchez zebrakidearekin Loiutik Sondikara bidean harrapatu dugu Korrika, eta Bizkaia aldeko kronika labur-laburrean egin digu gaurkoan ere TasTas irratiko Iñigok. Saioaren bigarren zatian, Libe Botero San Vicentejoz aritu da artearen txokoan. Lehen elkarrizketatua Marta Luxan izan da, eta Leioako Campusean gaur buruturiko “Begirada feministak” jardunaldiaz hitz egin digu. Horren ostean, Igor Zulaika batu da Zebrabidera eta 2008an Bologna prozesuaren aurka protestatzeagatik, berari eta beste bost ikasleri ezarri dieten zigorraz hitz egin digu. Amaitzeko, iritziaren tartean, Patxi Gaztelumendiren hausnarketa izan dugu entzungai.