15 gazte donostiarrek bizi duten espetxeratzeko arriskua salatzeko, hitzaldi interesgarri bat izango da gaur Kortxoenea gaztetxean. Bertan Alemaniako, Galiziako eta Madrilgo errealitateak gertutik ezagutzeko aukera izango da eta ondoren, Euskal Herriko egoeraz mintzatuko dira Jarrai/Haika/Segi auziko kide batekin. Arratsaldeko 19tan hasiko da hitzaldia.