Aitor Olaizola Donostiako gaztea gurean izan dugu gaur Espainiako Auzitegi Gorenak epaia kaleratu eta ordu gutxira. Sententzia loteria makabro bat dela salatu du, eta behin betiko espetxe politikarekin amaitu behar dela. Gogoratu, Segiko kide izatearen akusaziopean 8 gazteren aurka 6 urteko espetetxe zigorra berretsi du, eta 7 absolbitu egin ditu. 15 gazte-ri 6 urteko espetxe zigorra ezarri zien auzitegi nazionalak, orain Gorenak zera erabaki du: 15 gazte horietatik, 8ri 6 urteko espetxe zigorra berrestea, eta 7 absolbitu egin ditu.