CANen auzia dela eta gaur ari da deklaratzen Miguel Sanz presidente ohia, deklarazioak ordea ez dira hor amaituko: Enrique Mayak egungo alkateak epailearen aitzinetik pasa beharko du ere astelehenean. Patricia Perales Bilduko ordezkaria da Iruñeako udaletxean eta salatu du lotsagarria dela Mayak alkate gisa deklaratzea. Herria oso haserre dagoela eta egi osoa jakin arte plantoa egingo dutela aurreratu digu.