Donostiako zortzi gazteen aurkako espetxeratze agindua iritsi denean aske gunea indartzeko deia egin dute. Egunean zehar Aske gunean bildutako iritziak bildu ditugu kronika honetan. Lehenik eta behin, Aitor Olaizola espetxeratzeko arriskuan dagoen gazteak berria nola jaso duten azaldu digu. ELEAK mugimenduko Txerra Bolinagak berriz, errepresioarekin nazkatuta azaldu da eta herri harresia eraikitzearen beharraz mintzatu da. Aske guneak dinamika indartu eta 24 orduz irekita izango da elkartasunaren gunea, bertatik Ion Telleriak kazetariak xehetasunen berri emateaz gain,  Beñat Apalategiren hitzak ekarri dizkigu, gazteak eramatea kostatuko zaiela aldarrikatu eta herritarrei bertaratzeko deia egin du Apalategik. Azkenik Gotzon Elizburu Ernai gazte erakundeko bozeramalearekin solasaldia izan dugu. Azkenik Aitziber Plazaolak, bera bezala beste ehunka gazte independentistek epaiketei aurre egin beharko dietela esan digu, gaineratuz aske gunearen filosofiaren testigua hartuko dutela.