Ohikoa ez bada ere, astelehenez egin du Info7 irratiak aste honetako Zebrabidea. Lehenik eta behin, Mikel Elortzarekin egin dugun joan den astearen errepasoa. Horren ostean, elkarrizketa bat ireki diogu tartea, larunbat honetan estreinatuko den Donostiako piraten dokumentalaz hitz egin dugu Joseba Parronekin. Saioko lehen zatiarekin amaitzeko, EHNEko kide Mikel Alzuartek bat egin du Zebrabidearekin, eta gaur ama lurraren nazioarteko eguna dela kontuan izanik, horren inguruko hausnarketa egin dugu. Saioaren bigarren zatian, Stop Kaleratzeak-eko Bidasoaldeko kide Miren etorri da gure artera etxe desjabetxen inguruko kontuez hitz egitera. Horren ostean, Trikimailu.info-ko lagunen kolaborazioa entzun ahal izan dugu. Jarraian, Donostia aldera begira jarri gara, EKE-ko kide Pantxoa Etxegoieni “Iparraldea bertan” zikloaz elkarrizketa egiteko. Saioaren amaieran, Iñaki Odriozola izan dugu gonbidatu gisa, Elgoibar 1936 elkarteko kidea bera, eta Emakumea eta oroimen historikoa ekimenaz hizketan aritu zaigu.