Asteazken honetan Iñaki Egaña historialariaren hitzaldia izanen da Arrasaten, Udaberriko hitzaldi zikloaren arira. Zuztarrak Errotuz taldeak, Nabarraldek eta Arrasateko Udalak elkarlanean antolatuta, asteazkenero-asteazkenero gure herria eta gure historia hobeto ezagutzeko aukera izango dugu. Historia liburuetan agertzen ez direnak kontatuko ditu Egañak asteazken honetan, Frantziako eta Ingalaterrako, orduko bi inperioen liskarrek noski gurean izan baitzuten eragina. …Donostiako txikizioa horren lekuko. Arratsaldeko 19:00etan, Kulturaten izanen da hitzaldia. Egañarekin solasteko aukera izan dugu gaur.