Urtero lez, udaberriko barnetegiak antolatu Iruñerriko AEK-k. Bi aukera prestatu dituzte norberaren nahi eta beharren araberakoak. Batetik, maiatzaren 4 eta 5ean Hiri Barnetegia izango da Iruñean bertan eta maiatzaren 10, 11 eta 12an eta 17, 18 eta 19an berriz, Asteburuko Barnetegia Arantzan. Xehetasun guztiak eman dizkigu Iruñerriko AEKko arduradunak, Asier Biurrunek. Informazio gehiago nahi izanez gero, bidali e-posta bat ondorengo helbidera: irunerria@aek.org