Estreinatu berri da El Metodo Arrieta dokumentalak, Donostiako Giza Eskubideen Zinemaldian publikoaren saria irabazi eta gero karteldegian dago Moriarti ekoiztetxearen azken dokumentala. Mentxu eta Lurdes Arrieta ahizpak arazoak dituzte hitz egiteko, baina horri aurre egite eta haien komunikazio-sistema propioa asmatu zuten, “Arrieta Metodoa” begiekin hizki eta zenbakiak marrazten dituzte, gora-behera, ezker- eskuin. Jorge Gil zuzendariak 2009an ezagutu zituen bi ahizpak, eta noski, komunikazio metodoa. Berehala onartu zuten Mentxu eta Lurdesek dokumentala egiteko proposamena. Jorge Gil zuzendaria izan da gaur gurean, dokumentalaz, Arrieta sendiaz eta komunikazioaz arituko gara gustora solastean.