Etzi, maiatzaren 8an burutuko da Euskal Informatikarien Bilkura; bederatzigarrena aurteango 250 aditu eta interesatu baino gehiago ellkartuko dira UEUk antolatutako ekimen honetan. Aurtengoan telefonoa izango dute ardatz. Mugikorretako aplikazioak izugarri garatu dira azken urtean, kultura, hezkuntza, aisia…arlo guztietan badute eragina eta are gehiago izango dute. Miramongo Teknologia Elkartegian egingo den bilkurako antolatzaile da Olatz Arbelaitz informatikaria, bilkuran landuko diren gaiak aurkeztu dizkigu, teknologia berrien iraultzaz solastu dugu batez ere telefonoaren inguruan.