Espainiako auzitegi konstituzionalak Bateragune auziko presoek euren zigorraren aurka jarritako helegiteak tramitera onartu ditu. Orain auzitegi horrek epe motzean erabaki beharko lukeela helegiteak aztertu bitartean presoen zigorrak behin behinean eten hala ez uste du Jone Goirizelaiak, Bateragune kasuagatik espetxean daudenen abokatuak. Izan ere bost espetxeratuek espainiako auzitegi nazionalak jarritako zigorrak eta ondoren gorenak murriztu zituen zigorren erdia iadanik bete dituzte. Helegiteak tramitera onartu izana berri ona dela aitortu digu Goirizelaiak, egungo egoera politikoa bultzatu zeutenak espetxean mantentzea ulertezina delako.