Ostegunero bezalaxe, Boltxebike aldizkariko Kanitorekin asteari begira ekin diogu gaurko Zebrabideari ere. Ondoren, Inaxio Esnaolaren ahotik izan dugu musika hitzorduen berri. Lehen zatiarekin amaitzeko, gaurkoan TasTas irratiko kide Dornakuk egin digu Bizkaiako aktualitatearen errepasoa. Saioaren bigarren zatian, Hungaria aldera begira jarri gara, Etxepare institutuak bertan duen irakurle Izaskun Perez elkarrizketatzeko. Perezek Hungarian egunotan abian diren Euskal Kultura Egunen inguruan hitz egin digu. Horren ostean, 1512-2012 Nafarroa Bizirik ekimeneko Sergio Iribarren etorri da gure artera gazteluen mugarriztatzearen inguruan hitz egitera. Gaurko azken elkarrizketatua Portugaleteko Zinema Express jaialdiko epaimahaiko kide Yannick Vergara izan da. Azkenik, iritziaren tartean, Estibalitz Esteibarren hausnarketa izan dugu entzungai.