“No hablo euskera, ¿me podrías decir en castellano?”, “Beno, baina ulertu egiten duzu?”, “Hombre, algo sí”; eta hortik pixka batera: “Mira, oye, no se si me he enterado muy bien…”. Hori bera, gure etxeko tresnak konpontzeko behar dugun teknikaria aldatzeko nahikoa arrazoi izan daiteke, Ainhoa Lasak eta Nekane Zinkunegik gaurko NOLA ENTZUN HALA ERANTZUN atalean aztertu dutenez. EGIN KONTU tartean, berriz, Getxoko Egizu euskara elkarteko Garazi Lopez de Uralde elkarrizketatu dute, lan bila dabiltzan euskaldunen eta langile euskaldunen bila dabiltzanen arteko bitartekaritzarako sortutako Beharsarea egitasmoaren inguruan.