Maiatzaren 30ko greba orokorra geroz eta gertuago dagoen honetan, ELA, LAB, STEE-ELAS, ESK, Hiru eta EHNE sindikatuekin batera kalera irteteko eta mobilizatzeko deia egin duen CNT sindikatu anarkistarekin hitz egin dugu gaurkoan. Zehazki, CNTko Endika Albort elkarrizketatu dugu eta bere sindikatuak greba orokorrari ematen dion zentzua aipatu digu. Bere hitzetan, “ez diegu Gobernuei eta patronalari eskatu behar. Inposatu egin behar diegu”.