Boltxebike aldizkariko Kanitoren laguntzaz asteari begira ekin diogu gaurko saioari ere. Musikaren tarteko gomendioak Koldo Otamendiren ahotik jaso ditugu, eta ohi bezala, TasTas irratiko kide Iñigok egin digu Bizkaia aldeko aktualitatearen errepasoa. Saioaren bigarren zatian, berriz, Ormaiztegiko Zumalakarregi museoko gida Ane Aranburu izan dugu gure artean, larunbatean ospatuko den museoen nazioarteko egunaz hitz egiteko. Ondoren, Errenterira jo dugu, Eresbil euskal musikaren artxiboko kide Jon Baguesek bat egin du Zebrabidearekin Musikaste egitasmoaz hitz egiteko. Amaitzeko, iritziaren tartean Josu Larrinagak Info7 irratiko Talaiatik atalean egindako hausnarketa izan dugu entzungai.