Aitor Errazkin, Antxeta Irratiko langilea, izango da aurrerantzean AMARC Irrati Komunitarioen Nazioarteko Elkartearen Europa mailako kontseiluko kidea. Erabakia AMARCek atzo Montpelierren amaitu zen kongresuan hartu zuten eta euskalduna Hizkuntz Minorizatuen arduradun izendatu zuten. Bere izendapenaren inguruan aritu gara Errazkinekin eta euskaldun bat AMARCeko Kontseiluko kide izendatu izana “oso garrantzitsua” dela esan digu.