Boltxebike aldizkariko Kanitok egindako astearen errepaso sakonarekin eman diogu hasiera gaurko zebrabideari ere. Jarraian, Saioa Gauilunakek bat egin du gurekin, musikaren tartean kolaboratzeko. Saioko lehen zatiaren amaieran, Bizkaia aldeko kontuen berri izan dugu TasTas irratiko kide Iñigoren eskutik. Bigarren zaitari Txantreako gazte mugimenduko kide Asierri egindako elkarrizketarekin eman diogu hasiera, auzo horretan egiten ari diren emantzipazio topaketez hitz egin digularik berak. Horren ostean, Bermeora jo dugu, eta bertako turismo zinegotzi Irune Ormaetxearen ahotik jaso dugu asteburu honetan bertan ospatuko den Arrain Azokaren berri. Nafarrora itzuli gara jarraian, Erronkariko Uskararen Eguna ospatuko delako larunbatean, eta antolaketaz arduratzen den Kebenko elkarteko Koldo elkarrizketatu dugu. Nafarroan bertan geratu gara ondoren ere, Leitzako Kultur Aroaren berri izateko ALKE kultur elkarteko Juan Mari Barriolaren bidez. Amaitzeko, iritziaren tartean Hector Ortegaren hausnarketa izan dugu entzungai.