Koldo Izagirre euskal idazlea izan dugu gurean gaur gonbidatu. Gaur arratsaldean, ELEKATU-ELIKATU elkarteak hizkuntza eta identitateari buruzko hainbat hitzordu antolatu ditu, eta gaur Izagirrek dela 3 urte kaleratu zuen saiakera “Autopsiarako frogak. Artesniko aztarnak gure hizkuntzan” hartuko du hizpide. Euskararen inguruko solasaldi interesgarria izan dugu: euskararen heriotzera abiatuak gaudela, erraustegirako bidean…eta euskaldunon jarrerak baduela horretan zerikusi handia. Euskara politizatu behar ez dela diotenei mezua ere: euskerak politikan eragin behar duela, bestela ez dugula aurrera eginen. Euskararen egoeraren inguruan hamaika ideia bota dizkigu Izagirrek, bertzeak bertze, euskara “salbatzeko” sezesio territoriala beharrezkoa dela.