Erabakitzeko eskubidearen alde dauden herritarrak elkartzeko asmoarekin “Gure Esku Dago” izenburuko dinamika aurkeztu zuten larunbatean Bilbon. Nazioen Mundua elkartetik abiatuta, “mugimendu  anitza da, amankomuna, irekia  eta  herritar gehiago biltzeko helburu duena”. Ekimen honen sustatzaileetakoa da Anjel Oiarbide eta berak naramendu duenez “Europan abian da autodeterminazioaren trena, eta euskal herritarrek ere tren horretara igotzeko aukera dute”.