Ostiralean hasiko da 5. urtez Larrabetzuko Literaturia jaialdia. Barandiaranek kontatu digu instituzioetatik babesa gero eta murritzagoa dela, baina literatura zaleei esker aurrera egin duela aurten Literaturiak (eta luzaro egingo duela ). Beraz, aurten ere, ez da aspertzeko tarterik izanen Larrabetzun. Besteak beste, 11 liburu aurkeztuko dira aurten, iazkoan baino gutxiago, literatur ekoizpenak behera egin duelako. Gora egin dutenak itzulpenak dira, gero eta gehiago itzultzen da gure hizkuntzara: pieza klasikoak zein egungo nobelak. Horren arira Itzulpengintzaren erronkak zeintzuk diren eztabaidatuko dituzte mahai inguruan, igandez. Musika, antzerkia, poesia errezitaldiak….ezer ez da faltako aurtengo Literaturian.