Eguzkia apenas ikusi badugu ere, uda badator. Eta uda usaia daukate UEUko ikastaroak noski! Dagoeneko ireki da matrikula egiteko epea, eta gaur Idoia Torregaraiekin hitz egin dugu ikastaroen inguruan. Uztailaren lehenetik aurrera Eibarren, Iruñean eta Baionan burutuko diren ikastaroen aurrerapen bat egin digu gurean. Baionan egingo den “Euskal emakumeak XX Mendean: estrategiak, bizi-ereduak eta ekarpenak” lelopean egingo den ikastaroaren bueltan solastu dugu lehendabizi; ondoren, Iruñeara jo dugu, han guraso zein irakasle asko kezkatzen dituen gaia hartu dugu abiapuntu: “Gazteak, sexua eta sare sozialak” uztailaren 22an hasiko da ikastaro hori eta amaiatzeko hizkuntzalari euskaldunen I. topaketa ere aurkeztu digu, kasu honetan, eta ikastaroetan ez bezala, profesionalen tokapetu izanen dena.