Hizkuntz Eskubideen Behatokiak, “Hizkuntza-eskubideen egoera Euskal Herrian 2012” txostena aurkeztu du gaur goizean. Behatokiko zuzendari Garbiñe Petriatik argi esan du euskaldunek euskaraz bizi nahi dutela baina ezin dutela. Euskaraz bizitzeko eskubideari lotuta, inoiz baino kexu gehiago jaso ditu Behatokiak eta Nafarroako gobernuak pilatu du salaketa gehien.