Boltxebike aldizkariko Kanitok egin duen astearen errepaso kritikoarekin ekin diogu gaurko Zebrabideari, osteguneroko legez. Musikari buruzko kontuen berri emateaz Saioa Baleztena arduratu da aste honetan. Eta ohi bezala, TasTas irratiko kide Iñigok egin digu Bizkaiko gaurkotasunaren errepasoa. Saioaren bigarren zatian, Joxemi Zumalabe fundazioko ordezkari Marta Luxan izan da, Ez obeditzearen artea jardunaldien inguruan. Ondoren,Arantza Ruiz de Larrinaga Gipuzkoako Foru Aldundiko Herritarren Partaidetzarako zuzendaria izan dugu gurean, Herritarrekin topaketei buruz hitz egiteko. Azken elkarrizketatua Kanbora begira jarri gara, larunbatean Xalbado kolegioaren alde egingo den kantaldiaz hitz egiteko, Terexa Lekunberri Xalbadorreko lehendakaria elkarrizketatu dugu. Amaitzeko, iritziaren tartean, Hector Ortegaren hausnarketa izan dugu entzungai.