Larunbat honetan ospatuko da UEMA eguna Aramaion, aire berria euskarari lelopean.  Egun osoko egitaraua antolatu dute, UEMAko Batzar Nagusia eta ekitaldi instituzionala ere egingo dira. Maren Belastegi UEMAko lehendakariarekin hitz egin dugu gaur eta egunaren berri eman digu.  Batzar Nagusira, 69 udalerritako 142 udal ordezkari deituak daude dagoeneko, eta geroz eta gehiago dira euskaraz bizi nahi duten udalerriak, hala ere, helburu hori lortzeko bidean maiz legea bera dute kontra. Hori ere salatu du gurean Marenek.