Gaur giro ona egun osoan eta ekaitz bolada iluntzean. Eki haizeak hego ukitua ibiliko du, eta amaieran ipar brisa mugituko da. Tenperatura berdintsu edo beheraxeago, baina atsegin. Hegoaldean ekaitz arinak izango dira goizean, eta iluntzean gogorragoen txanda iritsiko da. Azkenean nonahi lehertuko dira zaparrada trumoitsuak. Oro har garaiari dagokion tankerako eguraldia.
Bihar ekaitz giroa nagusi. Zaparrada trumoitsuak nonahi, noiznahi. Goizean ere bai, batez ere Gipuzkoa aldean. Zaparrada baldar samarrak izan daitezke, euria lodi botaz eta tartean txingorra dakartela. Hego ukituko haizea goizean eta iparra arratsaldean.