Berezia izan da gaurko Gureaz Blai. Enpresa munduak euskalduntzeko egiten dituen urratsak hartu baititugu hizpide, eta zehazki, euskara planarekin lanean ari den enpresa bat izan dugu gure artean. Bi elkarrizketatu gonbidatu ditugu gaurko saiora, Jon Mugartegi batetik, Danobat kooperatibako kidea. Berak, Danobaten euskara plana abian jartzeko hartu zuten erabakiaz hitz egin digu enpresa ikuspegitik. Ondoren, administrazioko langile Lurdes Altzibarren eskutik, euskara plana martxan jarri zutenetik gaur egun arteko egoeraren berri izan dugu, eta berak langile gisa nola bizi izan duen kontatu digu.