Gaurko saioan Turkiako istiluak izango ditugu ardatz. Bertan gertatzen ari dena ulertzeko, hiru gonbidaturekin hitz egingo dugu. Imanol Ortega, Istanbulgo unibertsitatean AKP alderdiari buruz tesia egiten ari den Madrildarra, Jan Seven, egun bartzelonan bizi den arren Turkiako Alderdi Komunistako kidea, eta Manuel Martorell, Kurdistan eta Turkian aditua. Ondoren Carlos Aznaresekin jardungo dugu, Colonbiak OTANekin harremanak estutzeko Jose Manuel Santos presidenteak azaldutako asmoen atzean zer dagoen igarri nahian.