Gaur goizean Ateak Ireki webguneak jakinarazi duenez, Maider Caminos, Aritz Azkona, Luis Goñi, Xabier Sagardui eta Mikel Jimenezen epaia uztailaren 3an aztertuko du Espainiako Auzitegi Gorenak eta albistea jakin bezain pronto, Iruñerriko bost gazteen egoerak oihartzun zabala izan du sare-sozialetan. Dagoeneko lehen mobilizazio edo deialdiak egin dituzte. Gaur bertan, Barañaingo Kultur Etxean eta arratsaldeko 19:00tan hitzordua jarri dute eta bihar, eguerdiko 11:45ean, Gaztelu Plazan agerraldi jendetsua eginen dute egoeraren berri emateko eta hainbat ekimen aurkezteko. Agerraldia jendetsua izan dadin, bertaratzeko deia egin dute. Azken orduko albiste honen inguruko balorazioa egin du gurean Oihan Ataunek, Eleak mugimenduko bozeramaleak.