Boltxebike aldizkariko Kanitok asteaz egindako errepasoarekin ekin diogu gaurko Zebrabideari. Ondoren, Inaxio Esnaolaren bidez jakin dugu musika kontuen berri. Lehen zatiarekin amaitzeko, TasTas irratiko Iñigok egin digu Bizkaiko aktualitatearen inguruko errepasoa. Saioaren bigarren zatian, Gose taldeko Ines Osinaga izan dugu Zebrabidean, larunbatean Biarritzen egingo den “Elkartasun hatsa” ekitaldiaz hitz egin dugu berarekin, Gosek kontzertua eskainiko baitu han. Ondoren, Kutxa Ekoguneko Itsaso Olaizolarekin hitz egin dugu amaitzear dauden Oarsoaldeko hizkuntza jardunaldien inguruan. Mugarik gabe elkarteko kide Joana Etxanorekin ere egon gara, joan den astean auzitegi sinboliko batek Bilbon emakumeen eskubide urraketei buruz eginiko epaiketaz hizketan. Azken elkarrizketatua Hegoa Ugalde izan da, eta azken erailketa matxisten harira biharko Bilbon deitutako mobilizazioez hitz egin digu. Gaurko iritziaren tartean, Josu Txapartegiren hausnarketa izan dugu, amaitzeko.